XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

18. atala.- Ertzaintza

Ertzaintzak izango dituen lansariak Eusko Jaurlaritzak erabakiko ditu, Kupoaren Bitariko Batzordeak horretarako egin ditzan diru-izendapenak kontutan izanik.

19. atala.- Berarizko arauak

1.- Euskal Herri-Arduralaritzaren zerbitzuko herrilanariek ez dute dagokien ordainsari-jaurpideen araberako sariaz bestekorik eskuratuko, eta ez dute Arduralaritzak jaso ditzan zerga, arartekaritza-sari edo nolanahiko beste ezein diru-eskuraketatan partzuer izaterik izango.

2.- Nolanahi ere, gerorako hobekuntza eta gehikuntzen bidez bere baitagarri izan daitezen ordaintzezko zernolakoak, edo horrela ebatzita daukatelako bere kopuruak aldatu gabe izan behar dituztenak, berarizko legepidez arautuko dira.

20. atala.- Lan-itunepeko langileak.

Hitzarmen kolektiboak izenpetzeko baldintzak

1.- Euskal Autonomi Elkartearen Administrazio Orokorreko eta honen erakunde autonomoetako lan-itunepeko langileen gain eragin izan dezaketen hitzarmen kolektiboei, soldaten berrikusketei edo lehendik izenpetuta dauden hitzarmenei oso-osoan edo zati batetan atxikitze edo horietara jotze akordioei, Jaurlaritza-Batzarrak emango die onarpena, Ogasun eta Finantza Sailaren eta Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailaren txostena aztertu ondoren.

Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio instituzionaleko baltzu publikoei edo zuzenbide pribatupeko izaiki publikoei atxikita egon eta lan-itunepekoak diren langileei buruzko hitzarmenak izan daitezenean, Ogasun eta Finantza Sailak eta Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailak beren txostena eman eta Ekonomi Batzordearen aldezko diktamena izango da beharrezko, hitzarmena izenpetu baino lehen.

2.- Aurreko parrafoan aipatu direnen ondorioetarako, honako hauek bidali beharko zaizkie Ogasun eta Finantza Sailari eta Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailari: akordioaren proiektua, 1992. urteko ekonomi ekitaldiko soldata masaren zenbatekoa, 1993. urteko ekitaldirako gorakadaren kalkulua homogeneitatea kontutan hartuz eta proiektu horretan jasotzen diren alde ekonomiko guztien baloraketa.

Agiri horiek eskuratu daitezen egunetik hasi eta 15 eguneko epearen barruan, horretarako agintea duteneko txostena emango dute Sail horiek, honako hauek jasoko direla Ogasun eta Finantza Sailari dagozkionetan: gastu publikoan eragina izan dezaketen alde guztiak, Euskal Autonomi Elkarteko Ogasuntza Nagusia Antolatzeko Printzipioei buruz indarrean dauden Xedapenei buruzko maiatzaren 17ko 1/1988 Legegintza-Dekretuko 60. atalean ezartzen den artekaritza kontrolaren kaltetan gabe.

3.- Atal hau egiteratzearen ondorioz, Autonomi Elkarteko Arduralaritzaren eta horko erakunde burujabeen diruegitamuetako diru-izendapenetan egin behar daitezen birbanaketei eta aldakuntzei, indarrean dauden legeetan ohartemandako bideak eragingo zaizkie.